Gipuzkoak 2.681 biztanle gehiago ditu orain, 2.599 gutxiago Bizkaiak eta 988 gutxiago Arabak. Araban, biztanle-jaitsiera Gasteizi zor zaio, izan ere, gainerako udalerrietako hazkundea ez da hiriburuko jaitsiera konpentsatzeko lain. Gipuzkoan aldiz, bi udalerri handienetan (Donostia eta Irun) 1.231 pertsona gutxiago daude, baina gainerako udalerrietako hazkundea handiagoa da. Bestalde, Bizkaian, Bilbok, Getxok, Portugaletek, Sestaok eta Basaurik, beste herri batzuen artean, biztanle-galera dute.
Horrez gain, EAEko 19 udalerritan biztanleen lautik batek (edo gehiagok) 65 urte edo gehiago ditu. 65 urte eta gehiagokoak %20,2 dira EAEn; Espainian %17,7. Europan, Italia eta Alemania bakarrik daude proportzioaren gainetik. EAEko batez bestekoaren gainetik 93 udalerri daude, 158 azpitik. Aurrenekoen artean Bilbo, Donostia eta Barakaldo daude, erkidegoko biztanleen %30 ia.
Euskal AEn 16 urte baino gutxiagoko bakoitzeko 65 urte eta gehiagoko ia 1,5 pertsona daude; Espainian 1,1. Proportzio honen gainetik 83 udalerri kokatzen dira; muturrean Lagran, non gazte bakoitzeko ia 7 adindun dauden. Haranan 5, Elantxoben, Moreda Araban eta Añanan 16 urte baino gutxiagoko gazte bakoitzeko 3 adindun pasa.
Asko dira biztanleen adinaren araberako muturren arrazoiak; batetik tamaina txikiagatik eta edozein gertakari demografiko (migrazioak, kasu). Azken faktore horrek, goitik behera aldatzen du populazioaren banaketa.