Zailtasun guztien gainetik, Oñatik atleta mordoa batuko ditu bihar

Xabier Urtzelai 2014ko mar. 14a, 06:00
Oñatiko duatloi taldekoek urteroko denboraldia prestatzen baino lan handiagoa izan dute herriko lasterketa antolatzen –Euskal Herriko zirkuituko zaharrenetakoa. Eta ez dira bakarrak izan. Galdetu, bestela, egutegitik desagertu diren lasterketei, ekonomikoki bideragarri izateari utzi diotelako, edo zirkulazio arautegia izugarri zorroztu dutelako ezinean dabiltzan antolatzaileei.

Zailtasun horien gainetik, baina, Oñatin lasterketa izango da bihar, zapatua (15:30, plazatik abiatuta). Aurten, berritasuna da lasterketaren noranzkoan errepidea itxita egongo dela. Noski, tarteka joango dira mozten bidea, eta beti egongo dira alternatibak. Gidari, pazientzia, horrenbestez.

Iazko irabazlea, erretiratuta

Oñatiko duatloia erreferente da bailarako atleta gehienendako, baita Euskal Herritik datozenendako ere. Iaz, baina, atleta kantabriarrak izan ziren protagonista (Hemen iazko kronika), taldekako saria irabazteaz batera Felix Javier Martinez nagusitu zelako. Espainiako txapeldun seitan izan dena, baina, ez da txapela defendatzen egongo, erretiroa hartu duelako. Faborito argirik ez egoteak emozioa emango dio probari. 

Astelehenean, Harmailatik saioak tarte berezia eskainiko dio duatloiari (19:30ean, eta 22:00etan).

BIde mozketak:

• Oñati – Elorregi

◦ 16:05etatik 16:45era itxita.
• Elorregi – Bergara
◦ 16:15etik 17:00ra itxita.
• Bergara – Zumarragako Gurutze Gorrien bidegurutzea
◦ 16:20etatik 17:30era itxita.
• Zumarraga-Oñati)
◦ 16:45etik 18:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak