Iñigo Urkullu: "Presoek egindako mina aitortu behar dute"

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 13a, 09:20

Urkullu, Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan.
"Presoek egin beharreko bidea egin behar dute, argi esan zer egin duten eta zer nahi duten. Eta zentzu horretan, sortutako min injustuaren aurrean egin beharreko aitormena gakoa da". Hala adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak, Euskadi Irratian. Hizpide izan du ETAk desarmatzerantz emandako urratsa ere.

Gisa horretan mintzatu da Urkullu, gaixotasun larriak dituzten presoak eta 70 urtetik gorakoak astelehenean egiten hasitako eskaeren harira, nahiz eta esan duen baita ere eskaeraren mamia ez duela testualki ezagutzen.

ETAren desarmatzeari buruz, urratsak eskatzen jarraitzen du lehendakariak, "ETAren amaiera ordenatua eta bermatua lortzeko", eta ETAri berari eskatu dio lehen urratsa: "Lehenengo egin beharreko urratsa da armagabetzea, horren eskutik etorri daitekeelako, gainera, oraindik ere argitu gabe dauden hainbat atentatu argitu ahal izatea".

Hortik aurrera, erakunde eta eragileen "lan isila eta adostua" beharrezkoa ikusten du lehendakariak; bakegintzarena "estatu politika baten eskutik" egin beharreko ibilbidea da, bere esanetan; eta ezinbesteko jo du Espainiako Gobernuaren parte-hartzea: "Horretarako borondatea erakutsi beharko luke, eta hala egingo ez badu, eta momentuz ez du egin, utz gaitzala gainontzekooi gure bidea egiten", esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak