Kontzentrazioa egingo dute zapatuan Bergarako AHTaren zubiaren azpian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 11a, 17:42
Zapatuan, martxoak 15, kontzentrazioa egingo dute Bergaran AHTarentzako egiten ari diren zubiaren azpian, 11:30etatik 12:30etara. Jarraian, ekitaldia egingo dute.

Despilfarroa gelditu! Aski da! Ez dugu ezertarako behar! lelopean deitu du zapaturako agerraldia Debagoieneko AHT Gelditu Elkalana taldeak. "Azken urteetan ikusten ari gara AHTaren obrak nola ari diren Euskal Herriko hainbat bazter apurten. AHTrekiko aurkakotasuna agertu izan dugunok behin eta berriz errepikatu ditugu proiektu antisozial honen kontra egoteko arrazoiak zeintzuk diren".

Besteak beste, ekologikoki proiektu suntsitzailea eta ekonomikoki hondagarria dela diote deialdian. "AHT bezalako lan erraldoiek baliabide pubikoen xahuketa izugarria suposatzen dute eta gaur egun pairatzen ditugun murrizketa sozialen erantzule zuzenak dira". Hala, kritikatzen dute gobernuek gastu sozialetan murrizketa gogorrak agindu eta kapitalimsoaren krisiaren zama herritarren gain botatzen dituzten bitartean, "AHTaren eraikuntzan baliabide kopuru itzelak" xahutzen direla.

Horrez gainera, Bergarako zubia dute hizpide Debagoieneko AHT Gelditu Elkalana taldeko kideek eginiko deialdian: "Aramaion egin zuten zubi erraldoiarekin nahikoa ez eta orain antzerako beste bat eraikitzen ari dira Bergaran".

Hala, proiektuarekiko desadostasuna adierazteko martxoaren 15erako protesta deitu dute. "AHTaren eta berak dakarren guztiaren aurka dauden herritar guztiei dei egin nahi diegu bat egin dezatela deialdi honekin". Hala, 11:30etik 12:30era kontzentrazioa egingo dute, eta 12:30ean, ostera, ekitaldia; azken horretan, txorizoa eta sagardoa egongo dela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak