Fenologia saioa Arantzazun Pello Zabalarekin

Monika Belastegi 2014ko mar. 8a, 09:19
'Lurrari kasu eginez' izenburuarekin egingo du saioa frantziskotarrak, martxoaren 15ean. Fenologia eguraldiaren faktoreak eta izaki bizidun ororen artean dagoen erlazioa aztertzen duen zientzia da eta saio honekin, naturarekiko ezagutza, maitasuna eta zaintza sustatu nahi ditu Gipuzkoako Parketxe Sareak, Arantzazuko Parketxearen eskutik.

Fenologia saio berezia prestatu du Arantzazuko Parketxeak. Fenologia zientzia bat da eta bere bitartez klimaren faktoreak eta urtaroen urtetik urterako gorabeherek izaki bizidunetan duten eragina aztertzen da.

Urte sasoi hau oso aproposa da halako ekitaldi bat aurrera eramateko. Izan ere, udaberriko atari honetan, izaki bizidunak euren biologia zikloaren unerik esanguratsuenean daude. Hala, izakiek baliatzen dituzten estrategiak eta bizi-mekanismoak era zehatz batean ezagutzeko aukera egongo da Pello Zabala frantziskotar, meteorologo eta naturalistaren gidaritzapean.

Saioa 10:30etan abiatuko da Aizkorri-Aratz Parke Naturalak Arantzazun duen interpretazio zentrotik, Arantzazu Parketxetik, alegia eta hiru orduko ibilaldi-saioa egitea aurreikusten da, Parketxearen inguruan. Bidean barrena, Pello Zabala fenologia orokorraz arituko da batetik, eta bestetik, meteorologo gisa, Arantzazu natura-laborategitzat harturik, garatu duen esperientziaz mintzatuko da.

Ekimen honekin Fundazioak naturaren ezagutza bultzatu nahi du eta ingurumenarekiko errespetua ez ezik, natura ezagutzearen erabilgarritasuna azpimarratu nahi dute.

Saioaren prezioa 5 euro dira helduendako eta 3 euro haurrrendako –5 eta 12 urte artekoak–. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 666 69 41 50 (Pello Zabala) eta 943 78 28 94 / 665 72 14 08 (Arantzazuko Parketxea).

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak