Urtarrilean baino 54 langabe gehiagorekin bukatu da otsaila

Leire Kortabarria 2014ko mar. 4a, 10:03

Emakumea, Lanbideren bulego baten sartzen.
Otsailean ohikoa izaten da langabezia handitzea, eta oraingoan ere hala izan da Debagoienean. Hain zuzen, 3.791 lagun zeuden Lanbideko bulegoetan lan-eskatzaile gisa izena emanda, urtarrilean baino 54 gehiago. Dena dela, langabezia Debagoieneko hiru herritan bakarrik handitu da: Arrasaten, Oñatin eta Elgetan; beste guztiek urtarrilekoari eutsi diote edo datu hura hobetu dute.

 Langabezia tasa %12,72koa izan da otsailean. Euskadin ere joera bera izan da: eta 1.865 langabe gehiagorekin bukatu da otsaila; denetara, 176.036 langabe (+%1,07).

Nahiz eta Euskadi osoan langabezia igo egin den otsailean, datua iazko otsailekoa baino hobea da. 2013ko otsailean, 3.868 langabe zeuden Debagoienean, Lanbideren datuen arabera (%12,98), hau da, aurten baino 77 gehiago. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, iazko otsailean aurtengoan baino 1.970 langabe gehiago zeuden.

Debagoienera bueltatuz, hauek dira herriz herriko datuak:

  • Antzuola: 105 langabe (-1), %9,62 (-0,10)
  • Aretxabaleta: 367 (-1), %10,85 (-0,03)
  • Arrasate: 1.646 (+39), %15,89 (+0,38)
  • Bergara: 855 (=), %12,19
  • Elgeta: 46 (+5), %8,49 (+0,93)
  • Eskoriatza: 264 (-2), %12,96 (-0,07)
  • Leintz Gatzaga: 8 (-1), %5,93 (-0,74)
  • Oñati: 500 (+15), %9,53 (+0,29)
  • DEBAGOIENA: 3.791 (+54), %12,72 (+0,18)

Espainiari dagokionez, kontrako joera nagusitu da eta langabezia jaitsi egin da, otsaileko hilabete baten lehenengo aldiz azken zazpi urteotan. Hain zuzen, urtarrilean baino 1.949 langabe gutxiago zeuden. Gizarte Segurantzara ia 39.000 lagun gehiago afiliatu dira. Gaur egun, Hego Euskal Herrian eta Espainian 16,19 milioi afiliatu daude, eta iazko otsailean 16,15 zeuden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak