Martxoak 7an amaituko da `NiNeu-YoMism@´ I. Bideo-curriculum lehiaketa

Miren Mujika 2014ko otsailaren 28a

Bideo-curriculumak aurkezteko epea martxoaren 7an amaitzen da, arratsaldeko ordubietan.

Oraindik garaiz da lehiaketan izena emateko, www.wetransfer.com plataformaren bidez aurkeztu behar dira parte hartu nahi dutenak, debagoiena.goiaz@gmail.com helbidera e-maila bidalita.

Irabazleak 300 euro eskuratuko ditu, eta 100 euroko sari bana emango zaie 2. eta 3. onenei. Gainera, bideo-curriculum finalistak eskualdeko enpresen artean zabalduko dituzte antolatzaileek, haiek ikus ditzaten gonbidatuz eta, bide batez, parte-hartzaileak lana aurki dezan lagunduz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak