Salmentaren operazioa ez da gauzatu oraindik, eta ordainketa hiru zatitan egingo da ondorengo egunetan. 4.000 milioi dolar esku dirutan ordainduko ditu Facebook sare sozialak, 12.000 milioi akzioetan eta 3.000 milioi RSU (Restricted Stock Unit) akzioetan.
Zerbitzu berdina
New York Times egunkariak jakinarazi duenez, negoziaketa hauek orain dela pare bat urte hasi ziren Facebook eta Whatsappen artean. Whatsappeko arduradunen arabera, helburua haztea eta hedatzea da, baina zerbitzuak "independente eta autonomo" mantenduko dela dio Brian Actonek, mezularitza zerbitzuko sortzaileetako bat.
Bestalde, aplikazioak publizitaterik sartu gabe jarraituko duela jakinarazi die Whatsappek munduan dituen ia 500 milioi erabiltzaileei.