Hego Koreako 400 enpresa inguruk bultzatu duten ekimena da. Herrialde horretan kooperatibismoaren haziak ereitea da asmoa. Horretarako, enpresak nahiz langileak kooperatibismoaren alorrean trebatu nahi dira eta baita ere langabezian dauden gazteek kooperatibak sortzera bultzatzea.
Hitzarmena
Lankidetza hori gauzatzeko, atzo sinatu zuten Seulen kooperazioaren oinarriak finkatzen dituen bi erakundeon arteko lankidetza hitzarmena. Sinatu zuten Mondragon Unibertsitateko Errektore Josu Zabalak eta HBM Institutuko lehendakari den Park Kyung-seo-k.
Mondragon Unibertsitatea aukeratzeko arrazoia, balio kooperatibistak ez ezik, langilea enpresako jabe bihurtzen duen kooperatibismoaren negozio eredua duen esperientzia ere hartu omen du kontuan Seuleko Kooperatibistak Prestatzeko Institutuak. Horrekin batera, unibertsitatearen hezkuntza eredua eta ikerketaren transferentzia ere izan dira Mondragon Unibertsitatearen eskaintza baloratzeko funtsezko faktoreak. Helburua da Mondragon kooperatiben esperientzia, eredu bezala erabiltzea kooperatibak garatzeko Hego Korean.
Beraz, Mondragon Unibertsitateko kooperatibismoari lotutako gaietan trebatuko dituzte Hego Koreako langileak MUko irakasleek: abian jartzeko estrategiak, kooperatibismoa bultzatzeko bideak, etab. Irakasleak Koreako langileen beharrizan profesionaletara egokitutako trebakuntza prestatuko dute.
Hitzarmenak jasotzen du trebakuntza Asiako ekialdeko eta hego-ekialdeko langileengana zabaltzeko aukera.