Bailaran 'guifi.net' dinamizatu nahian

Goiatz Arana Begiristain 2014ko ots. 20a, 09:24
Telekomunikazio sare libre eta irekia da 'guifi.net' eta, Debagoienean egitasmoa dinamizatu nahian, batzarra deitu dute martxoaren 1erako Bergaran. Bertan izango da Elgeta, Arrasate, Antzuola eta Oñatiko ordezkaritza, besteak beste.

10:30erako deitu dute bilera, gaztetxean. Ondorengoa izango da bileraren egitura:

  • Guifi.net-en aurkezpena: Zer den, bailarako estrategia, aspektu teknikoak…
  • Herri eta auzo bakoitzeko egoeraren berri ematea.
  • Mahai-ingurua.
  • Erabakiak.

Hamaiketakoa ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak