"Zapatuan botako duen euriak zaildu egingo du Irimorako igoera, lokatza egongo da"

Xabier Urtzelai 2014ko ots. 14a, 08:00
Iaz, Irimoko tontorra zuri-zuri aurkitu zuten atletek. | goiena
Iaz moduko elurrik ez, baina nahi beste lokatz aurkituko dute korrikalariek, domekan, Antzuolako 8 Miliak lasterketako bigarren edizioan. Izan ere, azken egunotan tregoa apur bat izan badugu ere, bihar, zapatua, euri asko botako duela diote iragarpenek. Eta iragarpenak egunero jarraitu dituzte antolatzaileek: "Badirudi domekan eutsi egingo diola, baina zapatuan euri asko bota dezakeela", diosku antolatzaile lanetan dabilen Aritz Saidik.

"lehenago ere bidea oso lokaztuta dago, hortan, batek baino gehiagok makilak erabiliko ditu behetik gorako bidea erosoago egiteko. Batez ere Boton inguruetako malda gogorrean etorriko da ondo laguntza hori".   

Otsailean, baina, mendia lokatzez aurkitzeak ez du inor ezustean harrapatuko. Aspaldian, gainera, halaxe entrenatzen dabiltza korrikalariak (260 izango dira irteera puntuan). Tartean, maila oso onekoak: "Iazko irabazle Iker Oliveri proban izango dugu, eta baita Juanjo Igarzabal, Abdel Rahim edo Ekaitz Kortazar moduko atletak. Nesketan, berriz, Leire Fernandez gaztea proban izango da (16 urte ditu), eta adi ibili beharko dugu, esaterako, Nere Arregi arrasatearrak egin dezakeen lanarekin.

Antzuolako korrikalariek, berriz, aparteko pike-a izango dute, ikusteko dago nor izango den azkarrena.

Jakin, Asteleheneko Goiena paperak bi orriko berezia eskainiko diola Antzuolako lasterketari, eta Astelehenean erreportaje zabala izango dozue Harmailatik saioan, 19:30ean, eta 22:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak