Gesalibar eta Buruñao auzoak jaietan murgildu dira asteburuan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko ots. 10a, 16:05

Jaietan murgilduta igaro dute Arrasateko Gesalibar auzoko bizilagunek asteburua; Santa Ageda ospatu zuten bertan. Bergarako Buruñao auzoan, ostera, San Blas jaien txanda izan da. Bietan ala bietan giro apartaz gozatu dute.

Santa Ageda ospatzeko asteburuan egitarau potoloaz gozatu dute Gesalibarren. Besteak beste, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluzerekin bertso-afaria egin zuten egubakoitzean. Eta zapatuan, etxeko txikienek Txatxilipurdiren eskutik jolasean igaro zuten goiza. 

Eta azken urteetan bezalaxe, aurten ere egin dute patata-tortila lehiaketa; Begoña Aldaberena izan da goxoena, epaimahaiaren iritziz.

Asteburu bete ekintza igaro ostean, atzo domeka, Gesalibarko jai nagusiei datorren urtera arte auzotarrek.

Buruñao San Blasetan

Eta Santa Ageda ordez, San Blas jaiak ospatu dituzte asteburuan Bergarako Buruñao auzoan. Astebukaerako egitarauari hasiera emateko, egubakoitzean auzo afaria egin zuten eta zapatuan ostera, mus txapelketa jokatzeko aukera izan zuten auzotarrek.

Baina atzo, domeka izan zen, baina, egun handia, San Blas txiki ospatu baitzuten. Jende ugari bertaratu zen gainera, batzuk, Bergaratik propio ipinitako autobus zerbitzua aprobetxatu zuten. Meza, salda eta txorizo jana, trikitia eta dantza ikuskizuna, herri kirolak...

Urtero moduan, jende ugari animatu zen goiz pasa polita pasatzera.

Erlazionatuak

Gesalibarren ere, Santa Ageda jaiak ospatzen

Miren Arregi Amasorrain 2014 ots 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak