Santa Ageda egunean bertan hasi ziren ospakizunekin. Hain justu, egun horretan, meza egin baitzuten. Egubakoitzean, bertso-afaria egin zuten, luxuzko gonbidatuekin, gainera: Lizaso eta Mendiluze bertsolariek izan baitzuten bertso-afari hori girotzeko ardura. Zapatuan Tortila Lehiaketaren txanda izan da eta jateko horren bueltan, auzotar asko batu da. Bitarte horretan, gainera, Txatxilipurdiren eskutik, hainbat tailer eta jolas egin dituzte bertan batutako gazteenek. Hala, batzuk jan eta edan, besteek jolastu, denendako entretenimendu. Arratsaldean, goiz xamar, auzotarrak Santa Agedako koplak abestera atera dira baserriz baserri, kantu-batzean.
Gaur, domeka, meza izango dute eta ondoren luntxa.