Duela 13 urte kaleratu zenetik eta jada Microsoft-en zerrenda ofizialetik kanpo, munduko ordenagailuen %29,23ak erabiltzen du Windows XP. Windows 7, egungoaren aurreko bertsioa da mundu mailan erabiliena, %47,49, eta 8-a, berriena, soilik ordenagailuen %6,63ak du instalatuta.
Erasoen aurrean ahul
Esan moduan, Microsoft-ek jada ez du XP bertsioa erabiltzen eta segurtasun ala hobetze eguneraketarik ez du banatzen iazko apiriletik. Hala ere, munduko ordenagailuen laurdenak baino gehiago dauka sistema eragile hori eta, datuak eskuan, eguneraketei uko egiten zaie, edozelako birus, malware ala kutsatzerako zabalik lagaz.