Etxe barruko gizona da Nadella, lainoarekin loturako berrikuntzen arduradun nagusia izan dena eta enpresan gorako bidea, hain zuzen, Balllmerren eskutik egin duena. Indiarra jaiotzez, 22 urte daramatza Microsoft-entzat lanean. 2011 urtean hartu zuen enpresa barruko lehen zuzendaritza karguetako bat, enpresendako zerbitzu eta teknologia unitatearen arduradun bezala.
Profil teknikoa
Adituek Nadellaren profil teknikoa nabarmendu dute, berrikuntzan eta produktu eta zerbitzuen hobekuntzan espezializatua. Zentzu horretan, baliteke Nadillen gidaritza berriak Microsoft-en norabide aldaketa bat ekartzea. Ballmerrena fokatze komertziala izan da azken urteetan eta alor garrantzitsuetan asmatu ezinik ibili da enpresa.