Responsive delako diseinu egokigarriarekin egin da bertsio eramangarria eta, honela, jatorrizko webgunearen edukiak zuzenean moldatutzen dira dispositibo ezberdinen pantaila eta diseinu beharretara. Segurtasun Sailak zabaldutako oharrean azaltzen dutenez, "ekimen aitzindaria da Estatuan eta sarbide erraz eta arina eskaintzen dio edonori hauteskunde-prozesuen eta herri-galdeketen eta -inkesten legedia arautzaileak kontsultatzeko, hala nola Euskadiko hauteskunde-prozesu guztien edo datozen Europako hauteskundeen jarraipena online egiteko". Hala, "herritarrek beraiek teknologia berrien esparruan egindako eskakizun berri eta gero eta ugariagoei erantzun" gura diete.
Maiatzeko Europako hauteskundeei, horrela, herritarrek informazio egokituarekin egin ahal izango diete jarraipena eskura jarritako araudi, egutegi eta askotariko erabakiekin. Erreferentziazko informazio ez-ofiziala ere badator jasota webgunean, zundaketa eta inkesta askorekin. Albiste eta ohar ofizialen zerrenda ere badator, halaber.
1933ko autonomia estatutuaren erreferendumeko emaitzak ere jasotzen dira, esate baterako, ala herri galdeketa ofizial zein ez-ofizialen emaitza zenbait.