Urte amaierako jaitsiera txikia eta gero, Gatzagan izan ezik, Debagoieneko herri guztietan egin du gora langabe kopuruak urtarrilean. Apalki bada ere, orokorrean egin du gora langabeziak azken hilean. Arrasatek jarraitzen du izaten langabe tasa handiena duen herria.
Herriz herri, honakoak izan dira urtarrileko datuak:
- Antzuola: 106 langabe (%9,72ko tasa). Abenduan: 104 langabe.
- Aretxabaleta: 368 langabe (%10,88ko tasa). Abenduan: 344 langabe.
- Arrasate: 1.607 langabe (%15,51ko tasa). Abenduan: 1.547 langabe.
- Bergara: 855 langabe (%12,19ko tasa). Abenduan: 853 langabe.
- Elgeta: 41 langabe (%7,56ko tasa). Abenduan: 40 langabe.
- Eskoriatza: 245 langabe (%13,06ko tasa). Abenduan: 245 langabe.
- Leintz Gatzaga: 9 langabe (%6,67ko tasa). Abenduan: 9 langabe.
- Oñati: 485 langabe (%8,90eko tasa). Abenduan: 467 langabe.
Datu hauekin, hautsi egin da urteko azken hilabeteetan hasitako hobekuntzarako joera baina, konparatuta, Autonomia Erkidegoan baino ia 4 puntu gutxiago hazi da langabezia Debagoienean.
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako datuak hartuta, %4 hazi da langabezia abendutik otsailera eta 174.174 langabe daude Euskadin, abenduan baino 6.830 pertsona gehiago.