Lenovo txinatarrak erosi du Motorola, ezustean

Jon Berezibar 2014ko ots. 4a, 09:45

Inork gutxik espero zuen mugimendua gertatu da teknologiaren handikien artean. Google-ek Motorola bere eskuetatik joaten laga eta Lenovo enpresa txinatarrari saldu dio. Ezusteko erosketa 3.000 milioi dolarren truke egin du Txinako handiki teknologikoak

Inork gutxik espero zuen mugimendua gertatu da teknologiaren handikien artean. Google-ek Motorola bere eskuetatik joaten laga eta Lenovo enpresa txinarrari saldu dio. Orain dela bi urte erosi zuen Google-ek Motorola eta enpresa bera barik, harekin lor zitzakeen patenteetan zeukan interesa Google-ek. Patenteek  – 17.000 bat, gutxi gorabehera – euren jabetzakoak izaten jarraituko dute baina enpresa bera aurrerantzean Lenovorena izango da.

Zabalkunde geografikoa

Lenovo erosketarekin hedapen kontuetan ateratzen da irabazle, Latinamerikan eta Estatu Batuetan kokapena egonkortuz. Orain, Txinako eta Estatu Batuetako gobernuen argi berdearen zain daude konpainia biak, akordioa erabat gauza dadin.
Motorolak gaur egun bi mugikor izar ditu, batez ere Estatu Batuetan arrakasta nahikoa izaten dabiltzanak. Moto G delako modeloa merkaturatu dute berriki. Erdi-goi mailako modelo hau 100 dolarretik behera saltzen da Estatu Batuetan eta oso kolokan jarri ditu merkatuko modelo nagusi asko. Hardware-a orain Lenovoren eskuetan geratu da eta sistema operatzaileari buruzko zalantzak zabaldu dira orain. Joko horretan Samsung eta Sony ere badaude, poliki-poliki berezko sistema baten alde egiten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak