Goseren kontzertua bertan behera Oñatin; haien ordez Joseba Tapiak joko du, Carles Beldaren ondoren

Gosekoek egubakoitzean, hilak 31, Oñatira joan ezina adierazi diete antolatzaileei; ondorioz, Gure Esku Dagok antolatuta gaztelekuan izango den kontzertuan Joseba Tapiak joko du, “Tximela kapitainaren izarrak” diskoa aurkeztuz. Aurretik, hori bai, Carles Belda euskal kataluniarra ariko da.

Beldak soinu txikia jotzen du. Kantuak euskaraz azaldu eta ondoren katalanez errezitatu eta abesten du. 22:30 hasiko da kontzertua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.