Google prest dago Android sistema etxeez ere jabe dadin

Jon Berezibar 2014ko urt. 28a, 00:00

Domotika eredu baten irudikapena.
Etxeko gailu eta aplikazioen kudeaketa kontrolatzen duen domotikan dauka Google-ek ezarria begirada, Android sistema eragilearen bitartez. Zenbait enpresa erosita eta aurkeztu dituzten ekimen berriekin, etxea bilaketen handikiaren interesgune nagusietako bat dela agerian geratu da.

Gutxi harrapatuko zituzten asmoek ezustean. Jada 2011ko konferentzia baten aurkeztu baitzuten Android Home egitasmoa, sistema eragilea ardatz hartuta gailu ekosistema bat aurkeztu zutenean.
Nest enpresa erosi berri du Google-ek, termostato eta ke-detektagailu inteligenteak fabrikatzen dituena, bete-betean sartzeko etxeko kontsumoaren merkatuan. Robotak egiten dituen enpresa baten jabe ere bada Google eta aski ezagunak dira, baita ere, jada betaurreko inteligente eta erlojuak. Autoentzako sistema inteligenteetan ere badabiltza lanean, gainera.  Lehen zurrumurruei entzunez gero, haurren monitorizaziorako eta sarraila eta itxitura inteligenteekin produktu sorta aterako du aurten Google-ek bere aldetik eta hortik hasiko luke eguneroko bizitzako gailu guztiak sarera konektatzeko plana. Chromecast berriki aurkeztua ere hor dago, itxura denez, etxeko nodo nagusi lanak egingo lituzkeena telebistara konektatu eta etxe guztia monitorizatuko litzatekeelarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak