"Herritarrak beraiek aukeraturiko hizkuntza ofizialean, euskaraz nahiz gaztelaniaz, atenditzea, herritar guztiek duten hizkuntza ofiziala aukeratzeko eskubidea egiazki betetzea, eta euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza gisa erabiltzea eguneroko jardunean". Horrela laburbildu du sailburuordeak Euskararen Erabilera Normalizatzeko V. Plan Nagusiaren helburua.
Eta honako hau nabarmendu nahi izan du goiko ideia hobeki azaltzeko: "Arau bat dugu sakratua dena, Moisesen taulako agindua balitz bezala bete nahi duguna: herritarren hizkuntza aukera errespetatzea. Herritarrena da Jaurlaritza, herritarrei zor gatzaizkie, eta herritarrek dute Jaurlaritzarekiko harremanetan euskara edo gaztelania aukeratzeko eskubidea".
Helburu orokor hori garatzeko hiru zehar-lerro nabarmendu ditu:
- Hizkuntza Ofizialak erabiltzeko Irizpideak onartu eta aplikatzea, sailez sail.
- Langileen eta erakunde-ordezkari politikoen euskara gaitasuna handitzea, erabilera bera areagotzeko.
- Langileen eta erakunde-ordezkari politikoen euskararekiko atxikimendua eta adostasuna areagotzea.
Plan honek nori eragingo dion garbi utzi nahi izan du Patxi Baztarrikak: "Planak zuzenean eragingo dien herri langile eta zerbitzuen artean, nabarmendu nahi ditut hain zuzen ere lan hizkuntza gisa euskara erabiltzeko gai diren langileak. Helburua da parte-hartzaileek gutxienez funtzio komunikatiboren bat edo bestebetetzerakoan euskara erabiltzea lan hizkuntza gisa. Lanean euskara erabilidezakeenari erabiltzeko aukera, bultzada, babesa eta laguntza ematea da Plan honenegiteko nagusia, betiere, berriro diot, herritarraren hizkuntza aukera eta hizkuntzaeskubideak eraginkortasunez errespetatuz".
Zentzu horretan, datu bat ere nabarmendu du: 1990eko datuen aldean halako bi direla egun euskaraz egiteko gai diren langileak (%59,9).