Larraitz Ugartek errepide berri hau estrategikoa dela esan du, bere hitzetan Gipuzkoa eta Euskal Herria egituratzeko balioko duelako. BIdegi egiten ari den Urretxu-Antzuola zatia eta Aldundia bera egiten dabilen Antzuola-Bergara zatiaa dira egiteko dauden bi zatiak, eta Ugartek adierazi du martxa onean eta zehaztutako epeak beteaz ari direla lanak egiten.
Epeez gain, gastuaren kontrola eta langileen baldintzak ere azpimarratu gura izan du Mugikortasuneko eta Azpiegituretako diputatuak.