Bukatu da Txema Gisasolaren aroa

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 17a, 14:20
Txema Gisasola.
Kontseilu Orokorreko presidente Txema Gisasolak dimisioa eman du taldeko Batzorde Iraunkorrean, "arrazoi pertsonalengatik". Arrasateko taldeko buruzagitzara inoiz iritsitako lehendakari gazteena izan da.

2012ko uztailaren 1ean hartu zuen gidaritza, 50 urte zituela; Jose Maria Aldekoaren lekukoa hartu zuen, Aldekoa erretiro adinera iritsi zenean. Fagor Etxetresnetatik zetorren Gisasola, taldeko ikur nagusiaren Kontseilu Orokorreko zuzendaritzatik.

Erabaki zailak

Arrasateko kooperatiba taldeari erabaki zailak hartzea egokitu zaio 2013. urtean, Fagorren hamaikagarren erreskatea dela-eta; bereziki prozesu zaila izan da Gisasolarentzat, etengabeko erreskateen iturria itxiko zuela jakinarazi baitzuen taldeak urriaren amaieran. Fagor Etxetresnen zuzendaritza zein langile-bazkideak eta baita erakundeak ere –Eusko Jaurlaritza bereziki– zain-zain zeuden, maiatzean egin bezala, urrian ere Mondragonek erreskatea eman zezan. Bideragarritasun planari finantzaketa ematea edo ukatzea zen kontua, eta Gisasolak, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko beste kideekin batera, ezezkoa eman zuen, beste ezeren aurretik taldea bera jarrita.

Ordezkoa, erabakitzeke

Bukatu da, beraz, Txema Gisasolaren aroa Mondragon taldean. Haren lekukoa nork hartuko duen ez dago erabakita oraindik, baina segurutzat jotzen da Kontseilu Orokorreko kide bat izango dela, taldeko lehendakariorde bat, Mondragon taldearen sorreratik gaur arte bete den formulari jarraiki. Javier Mongelosek, Antonio Cancelok, Jesus Cataniak, Jose Maria Aldekoak eta Txema Gisasolak osatzen duten zerrendaren hurrengo izena hiru-lau hautagairen multzo txiki batetik aterako da.

Erlazionatuak

Txema Gisasolak dimisioa aurkeztu du

Goiatz Arana Begiristain 2014 urt 17 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak