Bilboko manifestazioan izan zen Goienako lantalde bat eta bertara joandako debagoiendarrekin izan ziren inkestak egiten. Guztiak batu ditugu biharko Goiena paperean. Horretaz gain, manifestazioan pankarta eraman zuen Deiane Arrieta aretxabaletarrarekin ere izan ziren eta berari eginiko elkarrizketa irakurtzeko aukera ere izango duzue.
Elkarlanerako abiapuntua
Atzoko manifestazioa elkarlanerako abiapuntua izan zela adierazi zuten bertan batutako alderdi politiko ezberdinetako ordezkariek. Sortuko bailarako arduradun Ibai Redondo eta ardura bera duen EAJko Jose Migel Uribarren elkartu nahi izan ditugu gaur. Beraiekin izan gara kafe bat hartzen eta egunkariei begiratu bat ematen. Atzo euren ordezkariek egin zituzten adierazpenen ildotik mintzatu dira biak eta argi dute elkarlana beharrezkoa izango dela konponbidea eta bakea lortzeko. Guzti hori ere, biharko paperekoan izango duzue.