Topagunean parte-hartzeko izen ematea web gunearen bitartez egingo da. Urtarrilaren 26ra arte dago zabalik, 30 euro bazkaria barne. Egun osokoa izango da 09:00tik 18:00etara. Erabilera sustatzea izan da ardatz urteetan tokiko eta nazio mailako Euskaltzaleen Topaguneetan.
Aurtengo jardunaldietan, ordea, euskara erabiltzera edo ez erabiltzea bultzatzen gaituzten motibazioak aztertuko dira. Horretarako eduki ezberdinak jorratuko dira, besteak beste: hizkuntza batean edo bestean aritzera zerk bultzatzen gaituen ikusi, euskara erabiltzearen aldeko euskaltzaleak sentsibilizatzeko zeintzuk tresna edo diskurtso erabil genitzakeen aipatu, eta abar.
Topaldian soziolinguistikan eta hizkuntzaren inguruko beste zenbait arlotan aritzen diren adituak izango dira, esate baterako Iñaki Martinez de Luna, Esti Amorrortu, Rosa Ramos eta Julen Arexolaleiba. Hona hemen topaldi guztiaren egitaraua.
Euskaltzaleen Topagunea 1997tik lanean
Euskaltzaleen Topagunea 1997an sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 96 Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zein mugimenduaren beraren helburuak euskararen erabilera sustatzea eta euskararekiko sentsibilizazioa bultzatzea dira. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea eta sentiberatzea.