Ordainduk datuak batzen segituko du bihar, eguena

Ubane Madera 2014ko urt. 8a, 08:58
Ordaindu Elkarteak bi hitzordu egin ditu biharko, eguena. Goizean datuak batzen egongo da, atzo, egin zuen moduan. Horren helburua da Ordaindu Elkarteari izaera formala ematea gero erreklamazioak egin ahal izateko. Arratsaldean, berriz, protesta egingo dute, eguenero moduan, Biteri plazan.

Goizeko hitzorduari dagokionez, 09:00etatik 12:00ak bitartean Arrasate Pasealekuko 3. zenbakian egongo dira, Gautenaren lokalean. Borondatezko ekarpen eta mailegu kontzeptu gisa zorretan diren kopuruak eraman behar ditu horiek Konkurtso Mahaian erreklamatu gura dituenak. Baita zenbait dokumentazio ere: nortasun agiriaren fotokopia, harremanetarako helbide elektronikoa edo telefono zenbakia…"Aurretik fitxa bete ez duten guztiak etortzea komeni da", diote elkartetik.

Biharko datu bilketaz gainera, astelehenean ere zeregin horretan segituko dutela iragarri du Ordainduk. Kasu horretan ere, 09:00etatik 12:00ak bitartean, eta leku berean.

Bazkideendako bakarrik

Datuak biltzeaz gainera, Ordaindutik jakinarazi dute elkarteak izaera ofiziala duenetik hasita, Ordainduren gastuak estaltzeko hiru hilabetean behin 25 euroko kuota ezartzea erabaki dute. Eta behin elkartea formalizatuta, bakar-bakarrik bazkide direnak atendituko dituztela ohartarazi dute.

Protesta, Biterin

Bihar arratsaldeko hitzorduari dagokionez, berriz, 18:00etatik 19:00etara elkartuko dira Biteri plazan, protesta egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak