Datu-batzearekin jarraituko du Ordainduk hilaren 16an. Ohiko lekuan egongo dira ordezkariak 09:00etatik 12:00etara, borondatezko ekarpenen eta mailegu merkantilen gaineko erreklamazioak egin gura dituzten bazkideen datuak batzen. Honako datuak eroan behar dira: NAren fotokopia, konkurtso-mahaiak bidalitako orriaren fotokopia, norberaren edo senideren baten posta elektroniko helbidea eta poltsikoko telefono zenbakia.
Eguen horretan bertan egingo dute asteko kale-bilkura, Biteri plazan, 18:00etatik 19:00etara. "Kaltetuak eta gure jarrera bidezkotzat jotzen duten guztiak gonbidatzen ditugu", esan du Ordainduk.
Ordaindu legezko elkarte izango da hilaren 20a ezkero, astelehena. Egun horretan, 10:00etan, egingo dute sortze-batzarra, Arrasateko Amaia antzokian. Aurreikusi baino lagun gehiago espero dituztenez, batzarraren eguna eta lekua aldatu behar izan dituzte.