Kepa Bereziartua Eusko Abertzale Ekintzako militante historikoa hil da Gasteizko Txagorritxuko ospitalean, 64 urte zituela. Alderdi horretako presidente aukeratu zuten 2002ko ekainean, eta kargu hori bete zuen alderdia legez kanporatu zuten arte, 2008ra arte. Gaur, martitzena, Aldaiko parkean egingo diote agurra, 19:30ean.
Espainiako Auzitegi Goreneko 61. areto bereziak 2008ko irailaren 16an utzi zuen legez kanpo EAE, eta Konstituzionalak 2009ko urtarrilaren 29an berretsi zuen erabakia, Batasuna legez kanpoko alderdiaren segida zela egotzita.
EAE legez kanporatzearekin batera, auzian Bereziartua inputatu zuen Baltasar Garzon epaileak.
Ekitaldi bat antolatu dute haren omenez gaur, hilaren 7a, Arrasateko Aldai parkean, 19:30ean.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.