Lehenengo ITEak 2019rako egin beharko dira

Leire Kortabarria 2014ko urt. 4a, 00:00

50 urte edo gehiago dituzten eraikinek 5 urteko epea izango dute Eraikinen Azterketa Teknikoa egiteko. Hori horrela izango da Eusko Jaurlaritza tramitatzen dabilen dekretua indarrean sartzen den momentutik. Aurten izango da hori; seguruenik, uda eta gero.

Berez, 1901 aurretik eraikitako edifizioek abenduaren 31rako eginda izan behar zuten Eraikinen Azterketa Teknikoa (ITE), eta zegokien udalean entregatuta. Baina, abendu erdialdean, oso eraikin gutxik zeukaten eginda, eta udalak ere ez zebiltzan neurririk hartzen, Eusko Jaurlaritza gai hori berriz arautzekotan zebilela jakinekoa zelako. Horrela bada, eta, aurreikusi bezala, dekretua aurten sartzen bada indarrean, aurten 50 urte betetzen dituzten edo hori baino zaharragoak diren eraikinek 2019ra arteko epea izango dute ITEa egiteko.

Eusko Jaurlaritza aurten da onartzekoa ITEak arautuko dituen dekretua. Helburua da Espainiako legedia Euskadira egokitzea eta dagoen bikoizketa bukatzea. Berritasunen artean, irisgarritasunaren eta energia eraginkortasunaren gaineko datuak batzera behartuko duela dekretu berriak. Suradesa agentziako Luis Laskurain arduradunaren esanetan, "datu-batzea izango da; hasieran, behintzat". Dena dela, "seguruenik", irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituzten eraikinetarako obligazioak ezarriko dira gerora, Laskurainen iritziz.

Dirulaguntzarik ez

Zalantzan zegoen beste puntu bat dirulaguntzena zen: ITEa egiteko dirulaguntzarik egongo zen edo ez. Azkenean, seguruenik, ez da txostena bera egiteko dirulaguntzarik izango, horrek Jaurlaritzaren aurrekontuetarako ekarriko lukeen gainkarga dela-eta, ITEa pasa beharko duten eraikinen kopurua kontuan hartuta. ITEa pasatzeak, gutxi gorabehera, 1.000 euroko kostua dauka. Beste gauza bat da ITEak seinalatzen dituen premiak edo akatsak konpontzeko egin beharko diren obretarako dirulaguntzak;

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak