Batuko den plastiko mota:
- Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
- Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
- Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
- Negutegiko plastiko zuria.
Plastikozko sokak ez dira batuko.
Zortzi egunetan batuko da plastikoa: urtarrilak 28, otsailak 25, martxoak 25, maiatzak 27, uztailak 22, irailak 23, azaroak 25 eta abenduak 16. Arratsaldetan atera beharko da plastikoa, esandako lekuetan eta, erabiltzaileren batek beste norabaitera atera nahi badu, telefonoz deitu beharko du aurrez.
Bilketa lekuak
Eskoriatza:
- Zarimutzeko bidekurutzean.
Aretxabaleta:
- Lausita, Izurieta bidekurutzetik 100 metrotara.
- Bañuetxe, Mendiolako bide parean.
- Oroko bidekurutzean.
Antzuola:
- Ekarpen gune ondoan.
Oñati:
- Zanartu, Zuazola inguruan.
- Murgialdai, Asentsio ermitan.
- Olabarrieta, autobus geltokian.
- Musika Eskolaren goiko aldean.
Bergara:
- Ugarrixa, granja parean.
- Muinondo, trenbide ondoan.
- San Juan auzoko eliza aurreko plazan.
Noiz behinkako bilketa puntuak (aurrez telefonoz abisatuta, bestela ez da pasatzen):
- Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoan.
- Leintz Gatzaga: Dorletako bidekurutzean.
- Bergara: Elosu, Santutxun.
- Elgeta.