Gabonetako Loteriaren sari nagusiaren zati bat Arrasatera

Saria banatu duten administrazio kanpoan, ospatzen.
62246 zenbakian egokitu da aurtengo Gabonetako Loteriaren sari nagusia. Hainbat tokitan saldu dituzte zenbaki horren dezimoak, tartean Arrasaten, San Andres auzoko Araba etorbideko 2. Administrazioan. Jabeak "oso pozik" hitz egin dio Goienari, Fagorren gertatutakoaren ostean auzoa ezkortasunean sartuta zegoela eta honek atzera ere baikortasunaren bidea urratzen lagunduko diola esanez. 62246 zenbakiaren 45 serie ekarri zituzten eta gehienak saldu dituzte; gutxi batzuk baino ez zituzten itzuli. Lau milioi euro banatuko ditu serieko, 400.000 euro dezimoko, ia 180 milioi euro.

Fagor Arrasatek badu zenbaki hori

Loteria administrazio jabeak kontatu digunez, Fagor Arrasatek ere badu zenbaki hori: "Badaramatza urte batzuk zenbaki hori erosten eta hala egin dute aurten ere". Horrez gain, leihatilan bertan ere saldu dituzte hainbat dezimo, eta sarituen artean daude Mekako gasolindegiko langileak eta Renault kontzesionarioak ere.

Domeka izanik, itxita zegoen administrazioa goizean, baina jabeak bertaratu dira, pozez gainezka, xanpain botila eta guzti. Xanpain zaparrada lehertu da eta berri ona ospatzera gerturatu diren auzotarrak zipriztindu ditu, baita saria egokitu zaion bakarren bat ere. "Oso sari banatu izan, dena hemen auzoan saldu da. Gutxik izango dute dezimo bat baino gehiago. Oso pozgarria da, izan ere, erabat ezkor geunden eta honek poztasuna ekarriko du auzoa", esan digu zenbaki saritua saldu duten administrazioko arduradun Jose Mari Garaik.

Garaik azaldu digu 30 urte inguru daramatzatela loteria saltzen, baina otsailean ireki zutela administrazioa. Izan ere, lehen alboan duten estankoan saltzen zuten. Lehen aldiz banatu dute Gabonetako saria, baina aurretik ere banatuak dira beste sari batzuk, esaterako, 2012an loteriako lehen saria eta orain dela hilabete batzuk bono-lotoko sari nahi potoloa.

Arrasaten ez ezezik, Leganesen, Quintanar de la Ordenen, Sanlucar La Mayorren, Bailenen, Huelman, Bartzelonan, Avilesen, Palentzian eta Madrilen ere saldu dute zenbakia.

10:46ean atera da gaurko sari potoloa, eta eguneko 13 sari garrantzitsuenen artean, laugarrena izan da.

Erlazionatuak

Telebistako albistea, Gabonetako Loteria

Arrasate

Gabonetako Loteriaren sari nagusiak ia 180 milioi utzi ditu Arrasaten.
Gabonetako Loteria: Adierazpenak

Arrasate

Administrazioko saltzailearen, saridunen eta Arrasateko alkatearen hitzak.
Gabonetako Loteria: Ospakizun bideoa

Arrasate

Arrasateko San Andres auzoko administrazio batean sari nagusidun zenbakiaren ia 45 serie saldu dituzte.
Gabonetako loteria: Ospakizuna argazkitan

Arrasate

Gabonetako loteriaren sari nagusia Arrasaten.
Inazio Azkarragaurizar: "Saria ahalik eta banatuen egotea espero dut"

Arrasate

Santamasetako ospakizunetan murgilduta badabil ere, ezinbestekoa izan du Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak Gabonetako Loteriaren sari nagu...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.