"Egun pozgarria da gaurkoa eta sinetsi ere ez dugu egiten", azaldu du alkateak saria Arrasaten egokitu eta minutu gutxira. Fagorren auzia dela-eta azkenaldian herria eta bailara nahiko triste zeudela aitortu du, baita "hau herriarentzako ikaragarria" dela ere.
"Saria ahalik eta banatuen egotea espero dut", adierazi du Azkarragaurizarrek. Eta azkenaldiko giro eta albiste txarrei buelta emateko dirua mugitzen hastea komeni dela ere azpimarratu du.