Iazko Toberako epaia bete eta Oñati Debagoiena dela aitortu dute

Iure Eizagirre 2013ko abe. 21a, 14:08
Iazko Toberako parte-hartzaileak; erdian abokatua, epailea eta fiskala.
Iazko Toberan ezarritako epaia bete dute gaur oñatiarrek: 'Oñati Debagoiena da' dioen plaka jarri dute udaletxeko arkupeetan. Oñatiren abokatu 'Egoitz Pikategi'k adierazi duenez, saiatu dira epaiak ezarritakoa luzatzen baina azkenean jaramon egin eta plaka jarri behar izan dute.

Plaka jartzeko unean Egoitz Pikategi abokatua, On Prudentzio Piper Hautsa epailea eta Naroa Zirikaldai fiskala egon dira, iazko Toberan parte hartutako gainerako taldekideekin batera.

Naroa Zirikaldai fiskalak azaldu duenez, "oñatiarrek ez zuten gustura hartu epaia eta plaka ez jartzeko ahaleginak egin dituzte". Hala ere, epaiaren ondorioak dagoeneko nabari direla argitu du: "ohikoa bihurtu da oñatiarrak bailarako beste herri batzuetan ikustea, biribilgunera heldutakoan ez dute buelta ematen".

Aurten, Bergara

Bagara elkarteak hirugarrenez egingo du Tobera abenduaren 28an eta aurten Bergara izango da herri epaitua. Ohi moduan, bailarako gainerako herriek epaituko dute Bergara baina bertako auzotarrak izango dira akusazioaren protagonista nagusiak.

Erlazionatuak

Telebistako albistea, Toberako epaia Oñatin

Amaia Txintxurreta Guridi 2013 abe 22 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak