Grumaleko langileak Arrasaten daude, protestan

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 17a, 15:11
Grumaleko langileek protestaldia hasi dute Seber Altube plazan. Gaur hasi eta eguena arte egingo dute elkarretararatzea goizeko 10:00tan hasi eta arratsaldeko 19:00ak arte. Egubakoitzean aldiz, greba deitu dute enpresan eta manifestaldia egingo dute Arrasateko kaleetan barrena 11:00tan hasita.

Fagor etxetrenen harira kaltetutako enpresa da Grumal eta azpetiarrek, euren egoera salatzeko eta herritarrek zein egoeratan dauden jakinarazteko abiarazi dute kanpaldia. Euren hitzen, lanean ari dira nahiz eta konkutso egoeran aurkitzen diren. Hala, 20 pertsonaz osatutako taldetan, hiru egunez izango dira Arrasaten. Gainera egubakotzean manifestazioa egingo dute Seber Altubetik irten, Udaletxeruntz abiatu eta MCCko egoitzan amaitzeko. Manifestazioa 11:00tan hasiko da eta Grumalen greba deialdia luzatu dutenez, langile asko elkartuko direlakoan daude langileen ordezkariak.

Halaber, komunikabideen eskutik informazioa lortzen dutela salatu dute eta ez zuzendaritzatik gaineratuz oraindik ere ez dutela zuzendaritzarekin elkartu eta hitz egiteko aukerarik izan. Gaur egun sufritzen ari diren egoera salatzeko eta kooperatibismoaren aurka ez dutela ezer adierazteko, aste honetan Arratsaten izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak