Aurtengoarekin, bi dira gai honi egin dizkioten jarraipenak. Hala, 2012an %51a zen bot-en trafikoa eta urte bateko epean, hazkunde oso nabarmena izan da. Orotara, trafiko automatikoa deritzona %21 hazi da urtebetean soilik.
Onak eta txarrak
Ikerketaren arabera, bi dira hazkunde hau esplikatzeko arrazoiak: "Zerbitzuen Interneta" delakoaren zabalkundea (Internet presente dago ordenagailuez aparte, beste leku askotan) eta bot-en euren jardueraren igoera ere badago. Gainera bot guztiak ez dira kaltegarriak, horietatik batzuk bilatzaileek eurek erabiltzen dituzte jarduera hobetzeko.
Bot kalte-eragileen artean, ordea, geroago eta mota gehiagokoak daude nortasun ebasleak direnak, webguneen segurtasun neurriei izkin egiten dietenak, hain justu. Ikerketarekin ere berretsi ahal izan dute bot horiek garatzen dituzten programatzaileek geroago eta teknika sofistikatuagoak erabiltzen dituztela.