2011/03/24 - 2011/04/03 18:00

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:BIZARDUNAK + JOSEBA IRAZOKI

bergarako gaztetxia, Bergara Debagoiena
Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, Joseba Irazoki eta Bizardunak taldea Bergarako gaztetxean ariko da datorren apirilak 2 Larunbata gaueko 22:30etan . Denboraldi bat emanaldirik eskaini gabe egon eta gero, Bizardunak taula gainera igo dira berriz ere. Martxoarekin batera etorriko dira emanaldiak, eta kontzertu dezente hitzardu dituzte dagoeneko: "En Zugzwang" (Gor Diskoetxea) diskoko kantuak izango dira nagusi emanaldi honetan Emanaldia Joseba Irazoki musikari nafarrak irekiko du. Azken hilabeteetan Atom Rhumba taldearekin buru belarri egon eta gero, Ondarroan eskaini behar duen emanaldi honetan, berezko kantuei eutsiko dio berriz ere. Musika parametro ezberdinak entzuteko parada izanen da emanaldi honetan. Pop musika, folka, rock zertzaladak eta bapateko musika sorkuntzari bide emango dio Irazokik. Zuzeneko kontzertua amaitzean, musika festa izango da Elviscaino disko jartzailearen eskutik. kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak