"Ekonomia eta giza balioak"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2013ko aza. 23a, 01:00

Langabezia, krisia, besterik ez da entzuten.

Batzuk ausartzen dira esaten balioen krisia ere badela, baina egiaztatu gabe zertan.

Teknologia ederrak ditugu gaur egun, baina, noski, gu ez gara makinak, nahiz eta makinak bezala lan egin dezagun nahi duten zenbait nagusik.

Gizakiak gara, gizatasuna dugu, balioz hornituta, eta hau ondo doanean jartzen dugu dena martxan, ekonomia mundua bera.

Baina, nire ustez, balioak krisian daude aspaldi eta honek higatzen du gizatasuna.

Gaizki esaka dabiltza 2008an krisiaren hastapena izan zela diotenak. Bai, bai, aurretik zenbait urte on izan genituen, baina salbuespen izan ziren; izan ere, Felipe Gonzalezen aro osoan, eta luzea izan zen, langabezia handia izan genuen.

Nik 48 urte ditut, gogoratzen dut 1978an langabezia zegoela, Franco hil baino pixka bat aurretik hasi zen afera dugu.

60ko hamarkadan lan asko zegoen, bai hemen eta baita Europa osoan ere. Baina kito lana guztiondako sinistea zaigu zaila. Baina galdera bat datorkit burura: ze aisialdi du gizarte honek?

Non hornitzen ditugu balioak, gero kemena izateko lanerako? Lan gogoa dugu, utzikeria nonbait? Begira, azken 40 edo 45 urteetan gure aisialdiaren denbora-pasa behinena kaxa tonto-a da; bai, telebista.

Eta gehiagora doa.

Orain dela 45 urte, 1968an, populazio osoak erosi zuen telebista; ordura arte lau aberatsen gauza zena.

Gogoan dut kate oso gutxi zirela, bi, eta gainera, gauez eta goizez ez zuten emititzen.

Beraz, ez zen abusatzen.

Bertatik hasi ginen balio berriak zurruztatzen.

Balio eskasak.

Alaitasun pixka bat ematen zion medio horrek gizarteari, ukaezina, ez baitzegoen abusatzerik hasiera haietan.

Hori bai, Gobernuaren gezurrak eta aurpegi latzak ikusten genituen, besteak beste, eta herria asaldaturik zebilen. Baina medioa kuestionatu gabe.

Bueno, entzuten nuen nik berbenetan Agur, telebista abesti kritikoa, baina kito.

Ugaritu zen telebista 80ko hamarkadaren hasieran, ordutegia luzatu ere bai.

Gaur egun Internetekin munduko guztiak ditugu, aspaldi gau eta egun.

Hau nioen ikasi beharrekoa zela: batez beste, hemen, telebista ia lau orduz ikusten da pertsonako egunero. Datu itzela, beldurgarria.%99 dira telebista duten etxeak. Denak.

Kalitatezko pertsonak daude, non aukera-aukerakoa bakarrik ikusten duten eta gutxi, bai.

Baina jende utzia asko da, edozer gauza ikusten dutenak, eta aspertuaren aspertuz zabor mordoa irensten dutenak butakan etzanda. Baita jaramonik ez egin arren, etxean daudela piztuta dutenak gailu madarikatu hau, zarata dute gustuko.

Zer lotura duen honek ekonomiarekin? Ez galdetu politikari bati, ez da haren interesekoa %99ren kontra joatea.

Kaxa tonto delakoak pijotu egiten du, tenteldu, psikologia, amarrukeriaz lepo da, eta hori barneratzen du gizarteak.

Malizia handia du bere edukian, heriotza asko pelikuletan, tipo faltsuki gogorrak, diru lehiaketa prefabrikatuak eta ziur manipulatuak eta trikimailuz, iragarki lelo asko, antsietatea sortzen duen pornoa, batez ere bideoetan eta zenbait katetan, programa arrosak aberatsen pitokeriekin, hitz egiten uzten ez duten tertulia anabasak, informazioz gainezka gauzak ordenaz eta zentzuz lagatzen uzten ez duten informatiboak, betiko dokumentalak, kirol gehiegikeria eta dramatismoz puztutako kulebroiak... zabor programa anitz.

Hori eta gehiago, esan bezala, balio eskasak.

Tamalez, adikzioa ere badago.Esan bezala, balio eskasekin gizatasun eskasa, eta hori gabe ekonomia martxan jartzerik ez dago.

Hor ibiliko gara beti galduta, langabeziari aurre egin gabe.

Egia da, badaude munduan telebista asko dauzkaten herriak eta goranzko bultzadan doazenak: Txina, India, Afrika...

Baina orain arte txiro izan diren herriak dira, eta beren bizimoduan telebista berriagoa den gauza da, eta, lehen esan bezala, hasieran kaxa tonto-ak alaitasun pixka bat ematen dio herriari.

Ase arte, abusatu arte urteen poderioz; gainera, nazioartean batez bestekoa hiru ordu dira, hemen baino ordu bat gutxiago.

Ez dut hemen idatziko irrati eta musika diskoaz.

Ze tristea den taberna bat musika gabe? Ohitura kontua da. Orain dela 50 urte, musikarik gabeko tabernak oso alaiak omen ziren, jende asko, berba ozenki, txikiteo bizia eta kuadrillak abesti herrikoiak kantatzen.

Beste balio batzuk ziren.

Ikusi diskotekak... inon baino droga gehiago dago.

Aseta dago herria musika artifizialez, eta, ondorioz, inor ez doa berbenetara herrietako eta auzoetako jaietan. Tristea, goibela. Iraultza beharrezkoa da, stop sasikoari, stop lelokeriari. Hiru medio horiek debekatu. Latza, baina egin beharrekoa, gure psikologia osasuna denon ardura delako.

Utz daiteke Interneten bideoa bi orduz asetan asetzeko pixka bat luditasuna, baina berau kontrolatuz, ez orain bezala.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak