"Herritarren parte hartzeaz eta gardentasunaz ahoa betetzen zaie, baina..."

Erabiltzailearen aurpegia Juan Karlos Garitano 2013ko eka. 9a, 02:00

Interesgarria da, alde batetik, hondakinen bilketari buruz Arrasateko Udalak egindako inkestaren emaitzak...

... aztertzea, eta, bestetik, oso adierazgarria Udal Gobernuan dagoen Bilduko kargudunek egiten duten balorazioa.

EAJko Udal Taldearentzat, argi eta garbi dago inkesta egiteko modua eta alkate eta bide batez Mankomunitateko presidente Inazio Azkarragaurizarrek eta Ingurumeneko zinegotzi Iosu Peredak egiten duten balorazioa erabat aldebakarrekoa eta alderdikoia dela.

Halaber, oraingoan ere agerian geratu da Bilduren inkoherentzia; herritarren parte hartzeaz eta gardentasunaz ahoa betetzen zaie, baina prentsaren bitartez jakin behar izan ditugu inkestaren emaitzak. Beraz, zalantzan jarri beharko ditugu emandako datuak.

Dena dela, inkestaren emaitzak ikusterakoan, gezurrik ez dutela esan onartuta, berba bakar bat baino ez zaigu etortzen ahora: porrota.

1-Parte hartzea minimoa izan da, hautesle erroldaren %14ra ez da iristen eta kopuru horretan gazteak %16,76 baino ez.

2-Gehiengo zabala bosgarren edukiontziaren alde dago (%63,4), inkestaren galderak atez atekoaren alde erabat manipulatuta egon arren.

3-401 pertsonak parte hartu dute inkestaren aurkako euren protesta agerian uzteko, eta parte hartze txikia protesta moduan ere ulertzen dugu. Asko dira inkesta onartu ez eta, beraz, fartsa honetan parte hartu ez duten arrasatearrak .

4-Inkesta egin dutenen %74,25ek badakite zein den hondakinen kudeaketan jarraitu behar duten ordena (murriztu, balorizatu, kanporatu), eta hori inkestaren egileei ez gustatu arren, bosgarren edukiontziaren aldeko datua da.

Hala ere, emaitzak ikusita, Udaleko eta Mankomunitateko arduradun gorenek temati eusten diote atez atekoa ezartzeko asmoari eta gogor jarraitzen dute euren ohiko demagogiarekin, esanez hondakinen %30 bakarrik bereizten direla… Baina errealitatea bestelakoa da: Gipuzkoako Diputazioak emandako datuak aztertu ondoren ikusten da beiraren %95, kartoi eta paperaren %91,5 eta edukiontzien %87 eta hondakin organikoen %46 bakarrik, baina hau bosgarren edukiontzia falta delako da. Zergatik ezkutatzen dira datu hauek? Atez atekoa gezurrekin justifikatzen jarraitzeko?

Beraz, "hausnarketak" alde batera utzi eta ekin diezaiogun zero zabor filosofiari, baina bosgarren edukiontziarekin, arrasatear gehienok eskatzen dugun moduan. Formazio eta hezkuntza plan serio batekin, eta ez inposaketarekin. Edo akaso Donostian, Azpeitian, Zumaian, Elgetan… baino gutxiago merezi dugu Arrasaten? 

--------------------

Juan Karlos Garitano, Maria Ubarretxena, Ibon Arrupe eta Juan Ramon Mendieta

(EAJko Udal taldea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak