"Menu berria"

Erabiltzailearen aurpegia Jexux Urmeneta 2013ko mai. 14a, 02:00

Bi aste dira Gari Araolazak bere fruitu freskagarrien iritziz...

... eta Elgetako udaletxeko sukaldeetan egositakoaz, badira biak menu berri baterako eginak. Neu postrea egitera noa, ea ostean norbaitek infusioren bat prestatzen duen. 

"Aizue!, ez gaitzazue jendea aspertu, nahikoa dugu bestela ere...", horrelaxe esan digu koadrilako lagun batek. Izan ere, martxa honetan, laster, GOIENA papereko irakurleok azala, Joxe ta Piku eta ezkontza-eskelak orrialdea besterik ez dugu irakurriko. Baina... gauzak geldirik dauden tokitik zertxobait ikararazten geuri guztioi dagokigun ardura baita, Elgetatik datorkigun prestatze-ereduaz zerbait egin nahi izanez gero, behintzat.

Banderizoen pasadizoaz ohar bat: 1977tik aurrera, Espainiako "demokrazia" hastear zebilela, ezker eta gazte mugimenduetatik hautesle zerrenda irekiak bultzatzeko kanpaina aldarrikatsua lau haizetara egin zuten, eta botoak alderdiei eman ordez, pertsonei beraiei ematea zen helburua, alderdiak bereziki bigarren lerroan izanik. Era horretan erabaki izango bagenu!

Hemen, azkenaldian, "herriari hitza" esaera sarritan dago zaborra biltzeko modu berria ukatzen dutenen ahotan. "Madrila begira ez dugu egon behar, bertako herritarrei baizik", diote. Zubieta ez dago Manzanares ibai ondoan, ala bai?

Batzen den zabor guztia nahastuta erretzea geure teilatuari harrika jardutea bezala da. Eta norberaren etxeko defentsa eskubideak ez digu inori geure ataritik bertatik haratago baimenik ematen.

Horregatik, Tolosako Zero Zabor taldeak egunkari batean honela idatzi berri du: "A herriak ez dauka eskubiderik B herrira ze zabor eramango duen erabakitzeko, hori erabakitzekotan B herriak erabaki behar du. A herrian galdera egitea proposatzen duena esaten ari da B herrian zaborra derrigorrez jaso behar dutela, eta horrek bi mailatako herriak egotea bultzatzen du".

--------------------

Jexus Urmeneta 

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak