"Arrasateko Jardunaldi Feministak posible egin duzuen guztiei!"

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Agirre 2013ko api. 27a, 02:00

Asteburuan bizitakoak hitzetan jartzea zaila da.

Esperientzia, bizipen berezi eta berriak izan ditugun arren, zera ondorioztatzera iritsi gara... 

Emakume Txokoan, jabekuntza eskoletan edo jardunaldiak bezalako foroetan elkartzen garen bakoitzean: 

-Beste emakumeekin elkartzean esnatu egiten gara, eta neurri horretan ezagutzen dugu elkar. Ezagutzean, ekintzarako argitasuna pizten zaigu, eta ekiten diogu, eraldakuntzarako subjektuak garela konbentzituta. (Esnatuak eta jabetuak behar dugu egon eragin eta eraldatu ahal izateko)

-Espazio hauetan emakumeok gure praktiken gaineko eztabaida eta elkarrizketak izaten ditugu. Batzuetan badirudi abstrakzioez ari garela, baina abstrakzio zehatzez ari gara. Honek modu kolektiboan ezagutza sortu, gu ezagutu, identifikatuta sentitu, egin dezakegunean sinesten lagundu eta errealitatea eraldatzeko gaitasuna sustatzen du gugan. 

-Ez ditugu ate itxiak irudikatzen; bai, ordea, leiho irekiak. Espazio hauetatik ateratzean begirada, jarrera, pertsona eta kolektibo ireki, erreflexibo, kritiko, jantziak, proaktiboak, proiektiboak eta kolaboratiboak ikusi nahi eta behar baititugu gure inguruan. 

-Borroka feminista eta parekidetasunaren aldeko lana egiteko gune, espazio, ildo, denbora ugari daude (herri mugimenduetan, gaztetxeetan, asanbladetan, euskara-kultura-aisialdi elkarte eta taldeetan, ikastetxe eta heziguneetan…). Elkarrekin aritzen gara eta elkarrekin lan egiten jarraitu nahi dugu, eta jarraituko dugu. Ardura-kidetasunez eta erantzunkidetasunez guztiok elkarrekin aritzea da bidea.

Beraz…

Eskerrik asko, Jardunaldi Feministetan parte hartu duzuen neskei!

-Asteburuan jardunaldiak posible egin eta parte hartzeagatik

Eskerrik asko, gainontzeko guztiei!

-Egunero-egunero adin guztietako emakumeok lantokietan, ikastetxeetan, militantzian, lagunartean, familian, dendetan, taberna eta kontzertuetan, bidaiatzean, komunikabide eta mass medietan jasaten dugun diskriminazio, zapalkuntza eta mota eta gradu guztietako erasoak enpatiaz sufritu eta salatzeagatik.

-Ezarritako ereduetan eragin eta eraldatu ahal izateko esnatuak eta jabetuak egon behar dugula ulertzeagatik.

-Emakumeok gure jabekuntzarako espazio jakin batzuen beharra izaten jarraitzen dugula onartzeagatik.

-Honetan laguntzen digun ariketa-topagune-ikastaro- formazio-ahalegin txikiena egiten dugun bakoitzean gugatik pozteagatik.

-Jabeturik gaudenean dugun barne-indarra eta eraldaketei begira egiten ditugun ekarpenak aitortzeagatik.

-Asteburu batez gure eskubideen alde entzun beharreko aldarrikapen uluak gureak zirela eta protagonismo hori behar genuela ulertzeagatik.

-Bigarren plano baten egoten jakiteagatik (gu animatu, azpiegiturak prestatzen lagundu, umeak zaintzeko ardura hartu duzuenoi…).

-Jardunaldietara ez etortzearren diskriminatuak sentitu beharrean gure borroka ulertu eta babesteagatik.

-Eskerrik asko ere erabaki hau zergatik hartu dugun jakin ez arren, ulertzeko gogoz eta jarrera egokia agertuz gugana hurbildu zareten guztioi.

-Gu soberan ezagututa eta sekula jarrera baztertzailerik izan ez dugula jakinda, gure erabaki kolektiboak maila pertsonalera eraso gisa eraman ez izanagatik.

Mila esker, bihotzez!  Urteko gainontzeko egunetan feminismoaren alde borrokan jarraituko dugulakoan…   Bihar arte!

--------------------

Nerea Agirre, Maite Barreña, Pilar Ansoategi, Larraitz Trojaola, Iraitz Agirre, Julia Monge, Rosa Urzelai, Ainara Balerdi, Amets Beltran de Guevara eta beste parte-hartzaile guztiak

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak