Idatzi hau oso gustura bidaliko nioke Pello Sarasolari, zertxobait aldatzeko Iparraldearen orena, osoago eta luzeagoa egiteko. Argumentu honi erantzungo dizue, ziur asko, esanaz: "Gutxi dira (gehienbat xiberotarrak)", baina dira, ezta? Baita ere (jo dezagun), bi pertsona hiltzeko egoeran daudela mendi baten, gutxi dira (bakarrik bi), baina ahalegin guztiak egiten dira bizirik ateratzeko, ezta?
Hemen, Hegoaldean, Iparraldea gehientsuentzat da horrelako nebulosa baten dagoen lurralde bat, dena bukatzen da Hendaia, Donibane Lohizune, Miarritze eta Baionan, baina beste leku asko daude (baita Lapurdin bertan ere).
Pertsonalki asko gustatzen zait gure Iparraldea, eta eurengan hitz egiten du teoriaz, praktikan ez, zeren Lapurdiz bakarrik hitz egiten baitute; adibidez, hor ikusita dakit Miarritzeko auzapez eskuindarrak eta frantsesak uzten diola politikari, eta hori ez da gutarra, gure etsaia baizik; galdetzen dut, ez al da deus gertatzen Baigorrin, Donibane Garazin, Donapaleun, Maulen, Sohütan edo Atharratzen, esate baterako? Ziur baietz, eta horiek baita ere… ez al dute osatzen Iparraldea eta Euskal Herria?
Ni mutikoa nintzenetik entzun dut euskara galtzen ari dela, errazago galduko dela esan daiteke ez badiogu batere kasurik egiten, teoriaz gureak diren komunikabideek muzinik ez badiote egiten euskaldunak diren batzuei.
Batik bat Xiberoan gaurko egunez euskalduna izatea balentria nabarmena edukitzea da! Eta burura datorkit Barkoxeko hotel baten nola zen posible ETB1 ikustea, eurengatik ezer ere ez zuen/duen esaten ETB1, ez eta Iparraldearen orena-n ere; bere titulua izan lezake Lapurdiko orena, nahiko motza eta anekdotikoa den/izango zen Lapurdiko orena… edo ez?
Eta gaurko egoerak jarraitzen badu… ez oso urrutian galduko da Iparraldeko euskara, batik bat Xiberoan, geratuaz jakintsu batzuetan bakarrik, baina ez herrian.
Gük egiten dügü... eta gero… gero zer?
--------------------
Guillermo Azkarate Barrutia
Bergara