"Atez atekoa"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2013ko ots. 16a, 16:00

Zenbat artikulu, zenbat propaganda alde bietatik, aurka daudenak eta aldekoak.

Aspalditik, gainera. 

Nire iritzia, honakoa.

Atez atekoan birziklatzen da %80; eta oraingo ohiko eran, %30.

Zer nahi dugu? Profitatua behar da zaborra, berrerabiltzeko, ahal den neurri handienean.

Gainera, Greenpeace talde ekologista atez atekoaren erabat alde dago.

Hau ez da Alemania, non berdeek indar handia duten hauteskundeetan, baina behar ere ez, abertzaleak baikara, eta ekologistak.

Gainera, adituek diote errauskailuak ingurunean bizi den jendearen artean minbizia eragiten duela. Hor dugu adibidea, Meatzerrekako hartan. Zientziak ez dakit zein neurritan demostratu ahal izan duen hori, baina hala diote adituek.

EAJk eragin du fronte handia aspalditik atez atekoaren aurka. Propaganda handia egin du hedabideetan, eta sinadura bilketak.

Gipuzkoan planteatu da batez ere borroka, Aldundiaren eta EH Bilduren alkateen egitarau edo asmoen aurka.

Nik Sorturen azken herri batzarrean xumeki aipatu nuen Gipuzkoan EH Bilduk azken hauteskundeetan bozkak galdu zituela –Bizkaian eta Araban igoera izan zuen–, aurreko udal hauteskundeekin konparatuz. Anabasa honek ez dakit zer neurritan eragin duen.

Ongi da, EAJk erreferenduma edo herri itaunketa eskatzen du. EAJk gobernatu duenean alkatetza horietan edo aldundietan, zenbat aldiz egin du erreferendum bat? Argi dago, inoiz ez.

Zer galdegin edo exijitzen dute orain? Herriak ez du ezagutzen atez atekoaren praktika. Zer nola, teoriak teoria, praktikatu ez denaz iritzia eskatu? Bai, ongi da. Arinean bada ere, aipatutako herri batzarrean horren aldeko batzuk azaldu ziren. Herri itaunketaren aldekoak. Batzuk atez atekoa praktikan ezagutu ondoren egiteko asmoarekin, eta beste bakan batzuk lehenago.

Ni ez naiz nor iritzi orokorra deliberatzeko, baina aipatu zen, bai.

Desarrollismoak ito egiten du ekologia gaur egun, errepideak, trenbideak, etxeak eta etxeak, megahiriak, akueduktuak eta ez dakit zenbat arkitekto eta gainerakoen etengabeko ideia onak. Noiz arte?

Bejondeiola populazioaren murrizketari, zeren hau ez baitago nola eten.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak