"Eta orain, krisi ekonomikoa eta ekologikoa"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2013ko ots. 21a, 01:00

XX. mende hasierako lehen krisialdi ekonomikoei irtenbidea emateko...

... nahita hasi ziren produktu txarragoak fabrikatzen, gutxiago iraun dezaten, eta era honetan berriz ekonomiaren gurpila martxan ipini; hau da, gehiago erosiz gero, gehiago fabrikatu behar dira, horretarako lanpostu gehiago sortzen dira eta pertsona gehiago daude diruarekin berriz ere gehiago erosteko. Honen adibide bat da bonbilla, gizarte modernoaren sinboloa: Edisonek asmatu zuen lehenak 1.500 ordu inguru iraun zezakeen piztuta; geroago, fabrikanteek adostu zuten 1.000 ordu iraunda nahikoa zela; kontzeptu honi Zaharkitzapen Programatua (obsolescencia programada) esaten zaio. 

Orain, mende bat pasa eta gero, krisi ekonomikoari erantsi behar zaio krisi ekologikoa. Planetak baliabide gutxiago ditu eta hondakin gehiago; gure jarduera eta pentsaera ez badugu aldatzen, arazoa areagotzen joango da. Kontsumitzaile bezala ahalmena daukagu egoera honi buelta emateko, zaharkitzapen programatuaren kontra dauden enpresen produktuak erosiz, eta gure inguru honetako kooperatibistek beraien kooperatibetan bultzatuz kalitatezko produktu iraunkorrak egin dezaten.

--------------------

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak