"EAJ eta Bidegiko diru desfaseak"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Iturbe 2012ko abe. 17a, 01:00

EAJ, PP eta PSEren herri proiektua makro proiektuetan oinarritu da azken urteotan.

Eraikuntza sektorearen burbuilan bete-betean sarturik, AHT, Errauskailua, Pasaiako Super Portua, autopistak, aireportuak... eraikitzeko planak egin dituzte. 

Eta eraikuntza handi hauen aurrekontuak obrak bezain erraldoiak dira, nola ez.

Dirutza hori guztion poltsikoetatik datorren diru publikoz ordaintzen da, noski. 

Baina makro proiektu hauetatik etekin ekonomikoa ateratzen dutenak eraikuntza enpresa handi pribatuak eta bankuak dira. 

Beti enpresa berdinak eta alderdi politiko batzuekin lotura zuzena dutenak. 

Proiektu hauek, beraz, ingurumena txikitzeaz gain, erakunde publikoak zorpetu dituzte hamarkadetarako. 

Esate baterako, Gipuzkoako autopistekin Foru Aldundiak 900 milioi euroko (milioi euro!) zuloa egin zuen aurreko legealdian (EAJ), hasierako aurrekontutik 274 milioi euroko desfasea pilatuz.

Eta egunotan jakin dugu kontuak ez daudela batere argi. Eskoriatza eta Arrasate bitarteko bideak 91 milioi euroko aurrekontua zuen, eta 151 milioi euroko kostua izan du azkenean. 

Aurrekontuarekiko %65eko desfasea! 60 milioi euroko desfasea, 5-8 kilometrotan? %65eko desfasea normala al da batzuek dioten bezala? Europan %5-10 bitarteko desfaseak onartzen dira, hortik aurrerakoa delitua ez bada gutxienez diru publikoa gaizki erabiltzea da.

Eskoriatza-Arrasateko autopista tartearen kontua epaitegietan dago. 

Ez dakit deliturik dagoen, baina oinarrian erabat salagarria iruditzen zait horrenbeste diru makro-proiektuetan xahutzea herritar asko dagoen egoeran egonda. 

Gainera, aurrekontu batean horrelako desfasea egotea ez da onargarria. 

Hori egin duten politikariak nahi gabe egin badute oso gestore txarrak dira eta herritarron dirua inongo kontrolik gabe xahutzen dute. 

Nahita egin badute, berriz... ez dakit jarrera hori nola kalifikatu, baina kartzelan bukatu beharko lukete, ezta?

--------------------

Jon Iturbe

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak