Ia egunero gertatzen dena ere gertatu da gaur: gidari batek, zorionekoa bera, leku bat aurkitu du autoa aparkatzeko. Oraingoz, behintzat, hori ez da albiste. Baina behar direnak baino maniobra gehiago egin ditu, antza, beste gidari bat erotuta hasi da-eta klaxona jo eta jo. Klaxona jotzeko modu hori ez da normala; erredakzioa ere asaldatu du zarata karrankari horrek. Eta atzeko gidariaren haserrea aurrekoari aparkatzen uzteko pazientziarik ezak eragin duela ikusita, pena sentitu dut.
Pena, bizitza bi egun direla jakin arren, azkarregi bizitzen tematuta bizi garelako; gurea pazientzia bako gizartea delako.