... aurrerapauso handia egin zen emakumeen osasunaren historian.
Izan ere, liburu horrek emakumeen sexu eta gorputzari buruz hitz egiten du, eta emakumeek idatzitakoa da.
Aurrerapauso izugarria izan zen emakumeen zapalkuntza sexual eta ugaltzearen gainean eraikitako sistema patriarkala desegiteko.
Harrezkero, osasunaren autoezagutzarako ardurak eraman gaitu emakumeoi ikerkuntza klinikoak egitera osasunaren industrian oraindik agintzen duen begirada androzentrikoaren gainetik.
Maiatzaren 28a Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna da. Hego Amerikako eta Karibeko bosgarren batzar feministan kokatu zen data hori.
1987an eta herrialde horietako egutegi feministan egun garrantzitsua da.
Euskal Herrian ez da bereziki nabarmentzen den hitzordua, baina hemendik aurrera indarra ematen saiatuko gara.
Osasunerako eskubidea ez da gaixotasuna edota egonezinaren eza, ongizate fisiko, psiko eta sozial erabatekoan bizitzeko eskubidea baizik.
Nola izan gaitezke eskubide honen titular eta jabe, oraindik gure bizitzaren eta gorputzaren gaineko kontrola izugarria bada?
530.000 emakume hiltzen dira munduan amatasunarekin erlazionatutako arazoengatik, %13 baldintza txarretan egindako abortuengatik.
Nazio Batuen Biztanleria Funtsak dioenez, munduan sufritzen diren gaixotasunen zama globalaren %18k sexu eta ugalketa osasunarekin lotutako arazoekin zerikusia du.
200 milioi emakumek baino gehiagok beren haurdunaldi kopurua bakandu edo mugatu egin nahiko luketela uste da, baina ez daukate familia-plangintzarako zerbitzu eta metodoetara sarbiderik.
2,4 milioi emakume eta neska sexu esplotazioaren biktima dira munduan.
Maiatzaren 27an emakumeen osasunaren aldeko martxa egingo da Donostian lehen aldiz eta parte hartzaileek kilometro bat osatuko dute helburu horren alde (Haurralde Fundazioak deituta).
Euskal Herriko emakumeok eskubideen kartan idatzita dagoen moduan, osasuna eskubidea da:
Emakumeen beharrei erantzungo dion osasun zerbitzu erabatekoa eta publikoa izateko eskubidea dugu.
--------------------
Maipi Urteaga, Lierni Arregi, Isabel Rebollo eta Lurdes Arregi
(Andraitz Feministaldea)
Oñati