"Maiatzaren Lehena: krisia emakumeengan"

Erabiltzailearen aurpegia Maipi Urteaga 2012ko mai. 1a, 02:00

Maiatzaren Lehena oso testuinguru berezian dator, krisi ekonomiko bete-betean...

... astetik astera erabaki eta murrizketa berriak inposatzen ari zaizkigu; azkenak, osasungintzan eta hezkuntzan.

Hartzen ari diren erabakiak politikoak dira eta ez ekonomikoak, gezurra da politika hauek direnik egin daitezkeen bakarrak, ez da egia gobernuak derrigortuak daudenik, eta, are gutxiago, horrela krisitik noizbait aterako garenik.

Egia da erasoaldi hau langile guztion kontrakoa dela, baina emakumeon kasuan bereziki da lazgarria.

Enplegurik prekarioenak emakumeoi zuzendu ohi dizkigute, soldata baxuen eta lan baldintza kaxkarrenekin. Gizon eta emakumeen arteko soldata desberdintasuna %22koa da Hego Euskal Herrian, kontratu partzialen %85 emakumeok betetzen ditugu.

Emakumeen langabezia tasa gizonena baino handiagoa da; emakume asko prestazio sozialen jasotzaileak dira, instituzioek murriztu duten lehenbiziko gauza; bankuek euren etxeetatik botatzen dituztenen artean, kopuru oso altua emakumeak dira, asko seme-alabadunak...

Zerbitzu publikoen pribatizazioak emakumeoi bereziki kaltetuko gaitu, alde batetik eskuratzea lortu dugun enplegu duin bakarrenetakoa sektore publikoan izan delako, osasungintzan, administrazioan edota irakaskuntzan. Sektore publikoan enplegu suntsitzeak emakume askoren kaleratzea suposatzen du, honen pribatizazioarekin familian hainbat premia sustengatuko dira, hala nola zaintza lanak, hauek emakumeon bizkar geldituko dira.

Emakumeok eredu berri bat behar dugu, emakumeon egoerari erantzuteko modu bakarra emakumeon eskakizunak jasotzea da eta, horretarako, emakumeok parte hartu behar dugu. Eraiki behar dugun alternatiba politiko eta sozialean gure ahotsak eta gure erabakiak presente egon behar du eta errespetatua izan behar da.

Emakumeok jendartearen erdia izateaz gain, jendarteak aurrera egiteko behar-beharrezkoak gara.

--------------------

Maipi Urteaga

(Andraitz)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak