-%30-40, organikoa.
-%20-25, papera eta kartoia.
-%15-20, plastikozko ontziak.
-%5-10, beira.
-%10-20 errefusa (fardelak, konpresak, fibrak, etab.).
Honek esan nahi du birziklagarria dena %80-85era ailegatzen dela.
Aldiz, Alemaniako Berdeak alderdi ekologistak zabaldutako informazioari esker, zera dakigu, ingurugiroari begira bakarrik justifikatua dagoela %70 birziklatu edo konpostatzea eta beste %30a energia sortzera bideratu behar dela. Zabortegiak jokoz kanpo geratzen dira. Energia garbia erabiltzearen aldekoak dira.
Dagoen teknologia hoberena erabiltzearen aldekoak dira.
Plastikoetan, adibidez, Alemanian %20 bakarrik birziklatzen da eta gainontzekoa energia sortzera bideratzen da.
Ez dugu ahaztu behar herrialde honek hamarkadak daramatzala birziklatzen eta mundu honetan gu baino askoz aurreratuagoak daudela.
Honez gain, europar direktibak legez exijitzen du 2016. urterako generatutako zabor guztien %60 birziklatu edo konpostatu egin behar direla eta geratzen den %40arekin energia sortu behar dela. Zabortegietara ez litzateke ezer bota beharko.
Momentuan Debagoienean daukagun sistemarekin, 2010ean sortutako zabor guztien %45 birziklatzera heldu ginen, bosgarren edukiontzia kontuan izan gabe.
Horrek esan nahi du bosgarren edukiontzia ipiniz gero (+%30-40), erraz pasako genukeela europar legeak agintzen duen %60ren birziklapen tasara, eta, horretaz aparte, Europako herrialde aurreratuenen mailan kokatuko ginateke.
Ez dugu inolaz ere ahaztu behar %40 energia sortzera bideratu behar dela, eta hau zaborra erretzean lortzen dela.
Orduan, zergatik hainbesteko premia eta interes atez ateko sistema ezartzeko eta bosgarren edukiontziari boikota egiteko?
Ezker abertzalea egon da azken urteetan Mankomunitatean agintean eta ez du behatz bakar bat ere mugitu bosgarren edukiontzia ipintzeko.
Gainera, organikoen edukiontzia ipini den lekuetan boikoteatu egin dute; adibidez, Aretxabaletan.
Bilduk erabaki du gehiengo absolutua daukan Gipuzkoako 34 herrietan atez ateko sistema inposatzea:
-Azterketa exhaustiborik egin gabe.
-Bideragarritasun plana osatu gabe: kostuak, tasak, etab.
-Herritarrentzat ezeroso eta garestia dena.
Ze arrazoi dago ezker abertzaleak atez atekoarekin daukan obsesioaren atzean? Negozio berriren bat? Bilduri exijitzen diogu gardentasuna eta inposizio gutxiago.
---------------------------------
Juan Karlos Garitano, Maria Ubarretxena, Ibon Arrupe eta Juan Ramon Mendieta (Arrasateko EAJ-PNVren Udal Taldea) Arrasate