Urtebetean atez ateko sistemarekin Antzuolan (2.160 biztanle) 2010ean baino:
-326.000 kilo zabor gutxiago bota ditugu zabortegira.
-179.530 kilo organiko bildu eta lurrera bueltatu ditugu.
-Bikoiztu egin dugu ontzi arinen bilketa kopurua.
-156 familiak (herriko familien %20k) autokonposta egiten dute.
-%32 birziklatzetik %82ra pasa gara.
-Hondakinen tratamenduan 42.000 euro gutxiago gastatu ditugu, eta, bilketa garestiagoa izan arren, 33.000 euro, denera 9.000 euro gutxiago kosta zaigu.
Zuen ardura-ri erantzunez, hondakinen kopuru totala %15-20 tartean jaitsi da.
Plazaratu bosgarren edukiontzia duten herrien datuak eta konparatu. Hobeak badira, eztabaidatzeko prest nago.
Batzuetan, atzera begiratzea beharrezkoa da, zu eta ni jaio ginen Antzuolan, duela 60 urte, ez zen gaur egun beste hondakin sortzen; hortaz, badugu zer gutxitu, eta berrerabiltzeko aukera. Saiatu gaitezen.
Hondakinen inguruan, zoritxarrez, ez dago magia egiterik. Tarta osoa jarri behar da mahai gainean eta egun ditugun aukera nagusiak hauek dira:
1-Kontenedore bilketa + erraustegia + zabortegi toxikoa errauts eta filtroendako (ahaztu egin zaizue esatea zein herritan jartzeko asmoa zenuten?).
2-Atez ate + zabortegi txikiagoa, laurden bat.
3-Zero Zabor eta ez dugu ezer behar.
Zabor turismoari buruz, urrun joan gabe, joan zen larunbatean oñatiar talde bat etorri zen gure herrira, sistema bere abantaila eta arazoekin ezagutzera.
Ateak zabalik daude denontzat. Etorri, ikusi, aztertu, galdetu eta ez egon Bohemiako argien zain, Aintzane.
Bukatzeko, ahalegin gehixeagorekin ondo egiten saiatzen diren antzuolarrak animatu eta eskertu nahi ditut!
---------------------------------
Jose Mari Iturbe Lezeta Antzuola