"Zibilizazio krisiari alternatiba feminista"

Erabiltzailearen aurpegia Sergio Campo 2012ko mar. 11a, 01:00

Gorripidean betaurreko bioletekin begiratzen ikasi nahi dugu...

... sexu-genero mailatik aztertu ahal izateko eta gure jendartea atxikitzen duen ezberdintasun nagusienarekin erabateko
oharpena izan dezagun.

"Zibilizazio krisia" deitua izan den hori erantzuterakoan, geure gogoetekin parte hartu nahi dugu.

Zibilizazio krisia dugu, ez finantzak edo BEG gainbehera datozelako, aitzitik, eta batez ere, bizitzari berari eustea arriskuan jartzen duelako.

Bizitzea ulertzen dugu, Iparrean zein Hegoan, baldintza duinez osatuta.

Planetaren muga fisikoekin arduraz jokatzen duena, sostengarria izan nahi duelako.

Kapitalaren nahiei amore ematen ez dion bizitzea, bere buruaz jabe nahi duelako izan.

Aldarrikatu nahi dugu aspalditik mugimendu feministak, eta bereziki kasu honetan ekonomia feministak, azaltzen duena: gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna kuestionatzea produkzioa erreprodukzioaren gainetik jartzen duen eredu ekonomikoa kuestionatzea da baita ere.

Inoiz baino gehiago bizitzaren alde ekin behar dugu, jakinik behar humanoak, ondasun eta zerbitzuekin bezala, baita harreman eta hunkitzeekin osatzen dela.

Logika kapitalistaren eta sozialaren antolamendu heteropatriarkalaren arteko batzeak lana enplegutik bereizi du, ekoizgarria dena bakarrik baloratuz.

Honek ekarriko du sexuen arteko bereizketa aberastasunaren sortze eta banatzearekin; lanaren bereizketa sexuala edo emakumeen parte hartze eta baztertze laborala.

Hau guztia gutxi balitz, merkatuak zein neoliberalismoak bultzatzen ari diren mozketen eromen honetan, krisitik irteteko errezetak bizitzearen euskarritasunaren banaketa are gehiago zailtzen eta desorekatzen ari dira.

Gutxieneko soldataren izoztea, IRPFaren erreforma, alargun pentsioaren hobetzearen luzatzea, aitatasun baimena zabaltzearen luzatzea, dependentzia legea martxan jartzeari moratoria edo zaintza eta arretarako baliabide publikoen gutxitzea (haurtzaindegiak, dependentzia zerbitzuak, eta abar), halako neurriek bereziki emakumeengan dute kontrako eragina.

Emakumeok gara bazterketa ekonomikoaren eragina gehien jasaten dugunok, lan prekarietatea edo ordaindutako lana eskuratzeko zailtasun handiak.

Berdintasun politikak zalantzan jartzen dira, krisi garaia hauetan halakoak luxua diren aitzakian.

Berriro ere, aitzakia zuria lanaren bereizketa sexuala indartzeko, eskema patriarkaletara itzuliz, zeinean emakumeak lan bikoitzean espezializatzea baitakarren; alegia, ordaindu gabeko sendiarena eta lan merkatuarena, gaizki ordaindua eta noizbehinkakoa.

Eta hau guztia gutxi balitz, gastu publikoan ematen ari diren mozketek euren biktima gustukoenak dituzte emakume institutuak edo genero bortizkeria borrokatzeko zerbitzuak.

Berdintasun politika hauek zalantzan jartzea ez da ezustea, eraso kontserbadore gaitza, katolikoa eta patriarkala da:
-PSEren ahalegina bortizkeria matxistaren kontrako borroka Barne Sailean kokatzeko edo etxeko bortizkeria bezalako esamoldeak erabiltzen hastea berriro.
-Azkunaren ordenantza sexofobikoa (EAJren, PPren, PSEren eta EBren laguntzarekin) prostituten eta kaleko sexuaren kontra.
-Abortuaren plazoen legearen ezabatzea eta hurrengo eguneko pilularen zalantzan jartzea.
-Hiritartasun Hezkuntzaren ikasgaiaren ordezkatzea…

Dena dela, Gorripidea gisa borroka honetan parte hartu nahi dugu kapitalismoa gaindituko duen ikuspegi feminista batetik.

Horregatik, Martxoaren 8an kalean egongo gara mugimendu feminista laguntzen euren aldarrikapenekin; eta, batez ere, gure nahia azaldu nahi dugu urteko gainontzeko egunetan ere egoteko sexu eta generoen arteko berdintasunerako borrokan.

Gora, borroka feminista!

-----------------------------

Sergio Campo eta Julia Monge
(Gorripidea)
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak